I.Neguko Argazki Lehiaketa

Aurten neguan argazki lehiaketa bat egitea bururatu zaigu eta honako hauek dira parte hartzeko oinarriak:
 
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak eta herria.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
•Argazkiak bidaltzeko epea: abuztuaren 21etik martxoaren 21era
(biak barne).
•Argazkiak digitalizatuta aurkeztu behar dira.
•Negukoak eta gaiarekin bat datozen argazkiak, izan behar dira. 
•Bidali argazkiak eta datu GUZTIAK e-postaz: mgaraialdekoa@gmail.com helbidera.
•Argazkiak, CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPEG formatuan bidali behar dira.
•Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
•Ez da adin mugarik izango.
•Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiak.
•Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
•Irabazleak nortzuk diren martxoaren 23tik aurrera jakingo da Harategian.
•Argazkiak gure wbgunean argitaratuko ditugu astero.
•Epaimahaia harategiko kideok osatuko dugu.
•Argazkiek gehienez 5 mega izan beharko dute.